Eibar Rugby Taldeak etxean galdu du Portuenseren aurka

Eibartarrek konfiantza gutxirekin hasi zuten partidua eta ezin izan zioten buelta eman
Eibar Rugby Taldeak etxean galdu du Portuenseren aurka
2025/10/27 17:29
eta kitto!

Denboraldiko bigarren partidua zuen etxean Eibar Rugby taldeak atzo, urriak 25. Sailkapenean atzean zuen Atletico Portuense izan zuen arerio, baina ezin izan zuten garaipena lortu eta andaluziarrak 13-20 gailendu zitzaien.

Eibartarrek ez zuten partidua ondo hasi eta Portuensek alde egin zuen markagailuan. Bigarren zatian hobeto aritu ziren etxekoak, baina ahalegin hori ez zen nahikoa izan emaitza positiboa lortzeko.

Hurrengo jardunaldia bi asteburu barru jokatuko dute eibartarrek eta Valentziara jo beharko dute Rugby Turiaren aurka jokatzeko. Ez da neurketa erraza izango, Turia bigarrena baita sailkapenean 14 punturekin. Eibar Rugby Taldea, bere aldetik, 4. postuan dago 6 punturekin.