Eibar Rugby Taldeak ezin izan zuen A Coruñan irabazi FER Kopako partiduan

Eibar Rugby Taldeak ezin izan zuen A Coruñan irabazi FER Kopako partiduan
2023/10/24 11:36
eta kitto!
A Coruñako CRAT Residencia Rialta taldeak azkenean FER Kopako bere multzoko lidergoa ziurtatu zuen bere etxean jokatutako partiduan Eibar Rugbyri 15-0 irabazi ondoren. Talde biak berdinduta zeuden sailkapenean ordura arte jokatutako bi partiduak irabazita. Norgehiagoka bigarren zatian hasi zen erabakitzen, 60. minutuan Alejandra Fernandezek lehen entsegua lortu zuenean. Azken minutuetan galiziarrek alde hori handitu zuten, Alba Martinezek lehenengo eta berriro ere Alejandra Fernandezek lortutako beste bi entseguekin.