Eibar Rugby Taldeak ezin izan zuen iaz irabazitako Erreginaren Kopa berretsi
Sant Cugat talde kataluniarrak irabazi zuen titulua
2024/06/26
11:31
eta kitto!
Aurreko asteburuan Villajoyosan jokatutako errugbi-7 modalitateko Erreginaren Kopako hirugarren eta azken jardunaldian, Cristina Guntinen taldeak azkenean laugarren postuarekin konformatu behar izan zuen.
Guztira taldeak 42 puntu bildu zituen, final-laurdenetan Turiari 12-14 irabazi eta finalerdietan Majadahondarekin 26-7 galdu eta gero.
Madrilgo taldeak irabazi zuen hirugarren jardunaldi hori, baina titulua azkenean Sant Cugat talde kataluniarrentzat izan zen.