Eibar Rugby Taldeak lehen pausoa eman du Iberdrola Ligara igotzeko

Atletico Portuenseri 0-24 irabazi ondoren, Turia izango du arerio finalaurrekoetan
Eibar Rugby Taldeak lehen pausoa eman du Iberdrola Ligara igotzeko
2026/02/23 17:38
Ekhi Belar Errasti

Iberdrola Ligara igotzeko fasea bikain hasi du Eibar Rugby Taldeak. Final laurdenetako kanporaketa Atletico Portuenseren aurka jokatu zuen asteburuan, Cadizen, eta nagusitasun osoz gailendu zitzaion, 0-24.

Eibartarrek heldutasunez egin zioten aurre neurketari eta bere erritmoa ezarri zuen hasieratik. Defentsa sendoa eta eraginkortasuna erakutsi zuten eibartarrek, eta ez zioten aukerarik laga andaluziarrei.

Jashana Teuawiri izan zen protagonista nagusia, bi entsegu sartuta (3. minutuan eta 57.ean), eta Amaiur Mayo Azkaratek eta Adara Alfonso Boubetak beste biak batu zituzten. Isis Touwek bi transformazio lortu zituen.

Garaipen horrek, aurrera egin du Eibar Rugby Taldeak eta orain Turia talde indartsua izango du aurkari Valentzian jokatuko den final erdietako neurketan. Beste partiduan BUC eta Barça Rugby arituko dira nor baino nor.