Eibar Rugby Taldeak liderraren aurka galdu du

Eibar Rugby Taldeak liderraren aurka galdu du
2024/01/15 16:43
eta kitto!
Iberdrola Ligako 5. jardunaldia jokatu zen asteburuan eta Eibar Rugby Taldeak ez zuen zorte handirik izan CRAT A Coruña liderraren aurka. Eibartarrek 52-5 galdu zuten galiziarren aurka eta sailkapenaren azkenengo postuan jarraitzen dute 4 punturekin, Olimpico Pozuelorengandik puntu batera.

Ez da urte hasiera onena izan Cristina Guntinen neskentzat, baina denboraldi luzea dute aurretik egoerari buelta eman ahal izateko.