Eibar Rugby Taldeak omenaldia jasoko du bihar Guridi tabernan

Emakumezkoek Zilarrezko Kopa irabazi eta gizonezkoek mailaz igotzea lortu dute
Eibar Rugby Taldeak omenaldia jasoko du bihar Guridi tabernan
2026/05/20 11:50
Ekhi Belar Errasti

Denboraldi ona burutu dute Eibar Rugby Taldeko senior taldeek eta, batzuek oraindik euren jarduna amaitu behar duten arren, ospatzeko unea iritsi da. Izan ere, emakumezkoen taldeak Erreginaren Zilarrezko Kopa irabazi du aurten eta gizonezkoek lehen postuan amaituko dute 2. Euskal Liga, mailaz igotzea lortuz.

Ospakizuna bihar egingo da, maiatzak 21, 19:30ean, Guridi tabernan, eta zale guztiak daude gonbidatuta errugbilariekin batera ospatzeko. Gainera, Eibarko Udalak ere omenaldia egin nahi die eta zerbait emango diela aurreratu digute.