Eibar Rugby Taldeak puntu garrantzitsuak izango ditu jokoan domekan A Coruñan

Eibar Rugby Taldeak puntu garrantzitsuak izango ditu jokoan domekan A Coruñan
2024/01/12 11:19
eta kitto!
Cristina Guntinek prestatzen duen taldeak 2023ko urte amaierako azken partiduan Pozueloko Olimpicoari irabazitakoaren bidetik jarraitu nahiko du urte berriaren lehenengokoan. Aurkaria, dena dela, ez da errazena izango, A Coruñako CRAT taldeak orain arte jokatutako lau partidutik hiru irabazi baititu. Azken denboraldian, Unben jokatutako partiduan, eibartarrek jakin izan zuten galiziarrei nagusitzen (24-19). Jokoan izango diren bost puntuak oso garrantzitsuak izango dira eibartarrek aurrera egiteko; taldeak, bestalde, jokalari guztiak eraman ahal izango ditu, Jone Carral, Natale Murray eta Amaiur Mayo kenduta. Partidua eguerdiko 12:00etan jokatuko da etzi eta, hurrengo jardunaldian, Rugby Barça hartuko dute eibartarrek Unben, hori ere domekan eta eguerdiko 12:00etan jokatzeko.