Eibar Rugby Taldeak Turia izango du aurkari igoera faseko finalerdietan

Kanporaketa partidu bakarrera jokatuko da, igande honetan, 12:30ean, Valentzian
Eibar Rugby Taldeak Turia izango du aurkari igoera faseko finalerdietan
(Argazkia: Jordi Elias)
2026/03/04 11:02
Ekhi Belar Errasti

Final laurdenetan Atletico Portuenseri irabazi ondoren, Eibar Rugby Taldeak Turia izango du aurkari igande honetan, martxoak 8, Iberdrola Ligara igotzeko finalerdietan. Partidu bakarrera jokatuko den kanporaketa izango da eta ligan partidu guztiak irabazi dituen arerioa izango dute aurrean, baina eibartarrek mailaz igotzeko ametsari eutsi nahi diote 12:30ean Valentziako Quatre Carreres kirolgunean jokatuko den lehian.

Finalerdietako beste partiduan Barça Rugby eta BUC arituko dira nor baino nor, eta bi neurketetako irabazleen artean erabakiko da nork lortuko duen Iberdrola Ligarako txartela.

 

Gizonezkoak sendo

Gizonezkoen Euskal Ligan

 jokatzen duen Eibar Rugby Taldeak denboraldi bikaina dihardu egiten eta beste garaipen bat lortu du asteburuan. Eibartarrek Universitario Bilbao Rugby jaso zuten Unben eta 34-5 gailendu zitzaien.

Garaipen horrekin, Eibar Rugby Taldeak sailkapeneko lehen postua sendotu du eta 11 puntuko aldea ateratzen dio bigarrenari. Asteburu honetan Iruña hirugarren sailkatuari egingo di bisita, larunbatean, 16:30ean.