Eibar Rugby Taldeak zapatuan ekingo dio denboraldi berriari

Lehenengo jardunaldian Pingüinas de Burgos taldea hartuko du Unben
Eibar Rugby Taldeak zapatuan ekingo dio denboraldi berriari
2024/09/20 12:02
eta kitto!

Denboraldi honetan Ohorezko B Mailan jokatuko duen Eibar Rugby Taldeko emakumezkoen taldeak, Ligari urriaren 27an ekingo badio ere, dagoeneko Erreginaren Kopa torneoarekin hasiko da asteburu honetan. Zapatuan, arratsaldeko 16:00etan hasita, eibartarrek Pingüinas de Burgos taldea hartuko du Unben; talde horrek eibartarrekin jokatuko du denboraldi honetan Ohorezko B Mailan.

Hurrengo asteburuko zapatuan, hilaren 29an, Kopako bigarren jardunaldia izango dute zain, berriro ere Unben: orduan aurten Ohorezko Mailara igo duen Getxo Rugby izango da eibartarren aurkaria. Behin urrian sartuta, hilaren 13an, Erreginaren Kopako hirugarren jardunaldian, Eibar Rugby Taldekoek kanpoan jokatuko dute, CRAT Rialtari egingo baitiote bisita.