Eibar Rugby Taldeak Zilarrezko Kopako finala jokatuko du ostiralean
Eibartarrek Barcelona Universitari Club taldea izango dute arerio Madrilgo El Cantizal zelaian
2026/04/29
12:51
Ekhi Belar Errasti
Erreginaren Zilarrezko Kopako finala jokatuko dute ostiralean, maiatzak 1, Eibar Rugby Taldeak eta Barcelona Universitari Club-ek, 15:30ean, Las Rozaseko (Madril) El Cantizal zelaian.
Denboraldi hasiera kaskarraren ondoren, eibartarrek gora egin dute azken hilabeteotan eta, igotzeko eta Kopako txapelketa nagusian jarraitzeko aukerarik gabe gelditu arren, denboraldia titulu batekin amaitzeko aukera izango dute.