Eibar Rugby Taldeak Zilarrezko Koparen finala jokatuko du

Barcelona Universitari Club taldea izango da eibartarren arerioa
Eibar Rugby Taldeak Zilarrezko Koparen finala jokatuko du
2026/04/22 12:12
Ekhi Belar Errasti

Erreginaren Zilarrezko Koparen finala jokatuko du Eibar Rugby Taldeak, maiatzaren 2an, Leganeseko Butarque zelaian. Barcelona Universitari Club (BUC) izango du arerio eta denboraldi gorabeheratsuari amaiera bikaina jartzeko aukera izango da.

Eibartarrek Atletico Portuenseren aurka jokatu zituzten finalerdiak eta, kanpoan jokatuta ere, erabat nagusi izan ziren, 5-22 irabazita. Orain, Universitario Bilbaori 12-32 irabazi zion BUC izango du etsai denboraldiko azken partidan.