Eibar Rugby Taldearen garaipen bikaina Unben San Salvadorren aurrean
Eibartarren entseguak Aumuak (3. minutuan), Poulinek (29.ean), Aumuak berriro (40.ean), Mayok (59.ean), Aspinallek (79.ean) eta Sambuk (80.etik pasatuta, luzapenean). Ikusi daitekeenez, eta eibartarrek erakutsitako joko orekatuaren seinale, Eibar Rugbyk hiru entsegu gauzatu zituen lehen zatian eta beste hiru bigarrenean. Lehenengo zatiaren amaieran 21-7koa erakusten zuen Unbeko markagailuak.
Eibar Rugby Taldearen hasierako hamabostekoa honakoa izan zen: Edurne Vidal, Doha Benslaiman, Rianna Aspinall, Paula Ghorzi, Agueda Pis, Aleuzenev Cid, Nerea Garcia, Hosanna Aumua; Steffi Hooson, Sabrina Poulin, Adara Alfonso, Oração Sambu, Lide Erbina, Yamila Otero eta Amaiur Mayo. Jokoan izan ziren baita Idoia Goya, Jone Carral, Iana Garmendia, Naroa López, Iraide Toyos eta Eider García.
Emaitza horrekin, eta jasotako bonus puntuari esker, eibartarrek sailkapeneko laugarren postura igo dira, A Coruñako CRATek baino puntu bat gehiagorekin eta seigarren geratu den Sant Cugat baino bi gehiagorekin. Ligako lehen fasea amaitzeko hiru jardunaldi falta dira eta datorren asteburuan eibartarrak Pozuelora joango dira, bertako Olimpicori bidita egiteko.