Eibar Rugby Taldeko bi ordezkari 16 urtetik azpikoen selekzioan

Eibar Rugby Taldeko bi ordezkari 16 urtetik azpikoen selekzioan
2023/11/06 11:04
eta kitto!
Eibar Rugby Taldeko Xabier Barruetabeña eta Markel Arrizabalaga jokalariek denboraldiko lehenengo partidua jokatu zuten atzo 16 urtetik azpikoen Euskal Selekzioarekin. Aipatutako bi jokalariek CESA torneo autonomikoaren lehenengo jardunaldian Andaluziako selkzioaren aurka lehiatu zuten Bilboko zelaian, baina ezin izan zuten partidua irabazi, azkenean 10-20 galtzeko. Hurrengo hilabeteetan jarraipena izango du torneo horrek eta eibartarrek ahalik eta urrunen heltzeko asmoarekin jarraituko dute euskal selekzioarekin.