Eibar Rugby Taldeko seniorrek bata bestearen atzetik jokatuko dute bihar
Emakumezkoen taldeak mailari eusteko faseari ekingo dio Universitario de Bilbao taldearen aurka
2026/01/09
12:19
Ekhi Belar Errasti
Errugbia izango da protagonista bihar arratsaldean, urtarrilak 9, Unben. Izan ere, Eibar Rugby Taldeko seniorretako talde bien partiduak egongo dira bertan, bata bestearen atzetik, 16:00etatik aurrera.
Lehenengo partiduan, 16:00etan jokatuko dena, Ohorezko B Mailan jokatzen duen emakumezkoen taldeak mailari eusteko faseari ekingo dio eta Universitario de Bilbao taldearen aurka jokatuko du lehen partidua. Pinguinos eta Santboiana taldeek osatzen dute multzoa.
Emakumezkoen atzetik gizonezkoek jokatuko dute, 18:00etan. Euskal Ligan dabilen taldeak ligako 9. jardunaldia jokatuko du La Unicaren aurka. Eibartarrak bere multzoaren liderrak dira eta hirugarren sailkatua hartuko dute bihar.