Eibar Rugbyk Erreginaren Kopako azken jardunaldia jokatuko du Villajoyosan

Cristina Guntinek zuzentzen duen taldea hirugarren da sailkapenean
Eibar Rugbyk Erreginaren Kopako azken jardunaldia jokatuko du Villajoyosan
2024/06/21 11:00
eta kitto!

Rugby seven modalitatean jokatzen den Erreginaren Kopak hirugarren eta azken jardunaldia izango du asteburu honetan Villajoyosan. Alacanteko herri horretako El Pantanon modalitate horretako estatuko hamabi talde onenen arteko azken partiduak izango dira jokoan. Une honetan, Cristina Guntinek zuzentzen duen taldea hirugarren da sailkapenean, 26 punturekin, eta C multzoko partaide izango da, Ghenova Cocos, CRAT Rialta eta XV Hortaleza taldeekin.

Eibartarrekin 18 urtetik azpiko bost jokalari arituko dira (Lorea Segovia, Aiora Ibar, Ane Rincon, Marta Romero eta Oihane Lopez de Ullibarri) eta 20 urtetik azpiko Inaya Endeiza. Eurekin izango dira baita esperientzia handiagoa duten 23 urtetik azpiko Agueda Pis, Aleu Cid eta Naroa Lopez eta lau senior (Yamila Otero, Lorea Mar, Alyssa Porter eta Adara Alfonso).