Eibar Rugbyk Ohorezko Mailari eusteko aukera berri baten aurrean dago

Eibartarrek 15-15 egin zuten Sevillako Corteva Cocos taldearekin
Eibar Rugbyk Ohorezko Mailari eusteko aukera berri baten aurrean dago
2024/03/18 12:56
eta kitto!

Jaitsiera zuzena saihestu zuten atzokoan Eibar Rugbykoek Sevillan jokatutako norgehiagokan eta, jokoan ziren talde biei komeni zitzaien berdinketarekin, mailari eusteko aukera berri bat izango dute maiatzaren 26an Ohorezko B mailan azkenean bigarren postuan sailkatzen denaren aurka jokatuko duen partiduan.

Sevillako Corteva Cocos taldearen aurkako norgehiagokan, 3-0 atzetik hasita ere, eibartarrek jarraian aurrea hartu zuten, 3-15era pasatuz, eta andaluziarren azken eraginak partidua berdintzea ekarri zuen. Lorena Barrutiak gauzatutako bi kolpeak eta Doha Benslaimanek eta Nerea Garciak lortutako entseguak eman zizkien 15 puntuak eibartarrei.

Bezperan Pozueloko Olimpicok Barçaren aurrean 7-28 galdutako partiduak eskaini zien aukera berri hori Patricia Guntinek prestatzen duen taldeko jokalariei.