Eibar Rugbyk Olimpico Pozuelo liderra hartuko du Unben etzi eguerdian

Fase honetan jokatutako bi partiduak galdu ditu talde eibartarrak
Eibar Rugbyk Olimpico Pozuelo liderra hartuko du Unben etzi eguerdian
2025/02/28 11:31
eta kitto!

Ohorezko B Mailako denboraldi honetako bigarren faseari amaiera emango dion partidua jokatuko da domekan Unben, 12:00etan hasita. Hor izango dira puntuen premia ezin handiagoa duen etxeko taldea, Eibar Rugby, eta une honetan multzoko buru den Olimpico de Pozuelo, eibartarrak bezala Ohorezko Mailan jardundako taldea.

Fase honetan jokatutako bi partiduak galdu ondoren, domekako emaitzaren arabera eibartarrek denboraldi hasieran mailaz igotzeko zituzten asmoak kale egin dezakete, edo asko zaildu behintzat.