Eibar Rugbyko bost jokalarik hartu dute parte Euskadiko selekzioarekin Valentzian

Eibar Rugbyko bost jokalarik hartu dute parte Euskadiko selekzioarekin Valentzian
2023/06/28 11:14
eta kitto!
Azken asteburuan Valentzian jokatutako Sub 18ko CESA 7 ‘s torneoan Eibar Rugby Taldeak gaztEuskadiko selekzioaren ordezkaritza handiena izan du, bost jokalarirekin. Eider Garcia, Ohiane Lopez de Ullibarri, June Angulo, Aiora Ibar eta Lorea Segovia izan dira azkenean brontzezko domina eskuratu zuen euskal taldearekin jokatu dutenak.. Zapatuko partidu guztietan nagusitasun handia erakutsi zuen taldeak eta, egun horretako guztiak irabazi bazituen ere, azkenean Madrilgo taldeak eskuratu zuen urrezko dominia eta Valentzia bigarren postuan sailkatu zen.