Eibar Rugbyko talde nagusiak burua altxatu ezinik asteburuko partiduetan

Eibar Rugbyko talde nagusiak burua altxatu ezinik asteburuko partiduetan
2024/01/16 13:00
eta kitto!
Ohorezko Mailan jokatzen duen emakumezkoen taldeak porrot handi samarra izan zuen A Coruñan CRAT liderarren aurrean. 52-5eko azken emaitzak argi adierazten du talde galiziarrak erakutsi zuen nagusitasuna partiduan zehar. Eibar Rugbyk behin bakarrik lortu zuen A Coruñakoen defentsa apurtzea, Doha Benslaimanek lortutako entseguari esker. Emaitza horrekin tituluaren bila joateko fasean sartzeko azken aukerak galdu ditu Cristina Guntinek prestatzen duen taldeak, eta mailari eusteko borrokatu beharko du.

Gizonezkoen taldeak ere ez zuen zorte hoberik izan Unben jokatutako Euskadiko Erregional mailako partiduan. Eibartarrek 13-22 galdu zuten Durangorekin eta sailkapeneko azken postuetan jarraitzen dute.