Eibar Sahara Eguna ospatuko da zapatuan Untzagan
2018/02/23
15:46
eta kitto!
Eibar-Sahara Elkarteak eta Inkorpore Coaching firmak elkarlanean, Sahara Festa antolatu dute biharko. Untzaga plaza izango du jaiak lekuko eta goiz eta arratsalderako egitaraua prestatu dute antolatzaileek.
Ekitaldiak egun guztian izango badira ere, goizeko 10.30ean bigarren eskuko liburuen azokarekin hasiko dute Sahara Eguna eta azoka horrek arratsaldeko 20:00ak arte iraungo du. 12.30ean trikipoteoaren ordua izango da, plazan bertan hasita, eta Eibarko Trikitilari Gazteak-eko partaideek ipiniko dute jai-giroa. Antolatzaileek diotenez, “Oberena harategiaren eskutik edariak eta txorizo egosia dastatzeko aukera izango da” eguerdian.
Arratsaldeko 18:00etarako aizkolarien ROXTEC norgehiagoka historikoa antolatu dute, aita-semeak partaide izango dituen lehian. Ernesto Ezpeleta “Bihurrik” bere seme Hodei izango du lagun Zelai II.ak eta Zelai III a semeak osatuko duten bikoteari aurre egiteko. Herri-kiroletako maila handiko norgehiagoka ikusteko aukera izango duguna. Eguerdian bezala, txorizo egosia eta edariak hartzeko aukera izango da berriz ere.
20:00etan beste ekitaldi berezi bat hasiko da: Bilbotik etorriko den The Daltonics rock and roll taldeak kontzertu ikusgarria eskainiko du. 2015ean sortutakoa iturri askotatik edaten duen taldea bada ere, beti ere bere estilo “adarjotzaile eta lotsabakoari” eusten dio. Amaitzeko, Eibarko Mugi Panderoa taldeak euskal erromeria eskainiko du 21:15etik aurrera.
Egun guztian parte hartuko duten entitate guztiek Oporrak Bakean programaren barruan Saharako umeak Eibarrera ekartzeko euren laguntza eskaini dute eta oso garrantzitsua izango da eibartarrok ere gure eskuzabaltasuna erakustea asmo berarekin. Eibar Sahara Elkarteak ahal duen guztia dihardu egiten, Espainiako Ministeritzarekin harremanetan, zortzi urteko Lahsan Ahmed-entzat hona etortzeko baime- na lortzearen bila. Atake epileptikoak izaten ditu eta, hori dela-eta, badira zazpi hilabete horrek eragindako osasun arazo handiei egin behar diela aurre. Hain gaztea izanda, baimen berezia behar du hona etortzeko, “baina ezinbestekoa da hona ekarri eta medikuen esku ipintzea”.
Aipatutakoaren moduko kasuek larriagotu egiten dute berez errefuxiatuen kanpamentuetan bizi behar izaten duten egoera gogorra eta “horrelako egun bereziekin, kontzientziazio maila handitzeaz gainera, haraino hel daitekeen era guztietako laguntasuna ondo baino hobeto dakite eurek ere estimatzen”.