Eibar-Sahara Elkartekoek 7-14 urte bitarteko umeentzat arropak jasoko dituzte zapatuan

Eibar-Sahara Elkartekoek 7-14 urte bitarteko umeentzat arropak jasoko dituzte zapatuan
2017/05/04 16:48
eta kitto!
Eibar-Sahara Elkarteak 7-14 urte bitarteko haurrentzat udako eta neguko arropak behar dituztela jakinarazi nahi die herritarrei. Azaldutakoaren arabera, 30 haur etorriko dira Saharako kanpalekuetatik ekaina eta uztaila gure artean, Orduñako aterpetxean igarotzera eta horiei emateko eskatu dituzte gauzak. Arropa, oinetako edo haurrentzat erabilgarriak diren beste gauza batzuk emateko moduan izanez gero, zapatuan (maiatzak 6), goizeko 10:00etatik 12:00etara Txonta kaleko 42an egongo direla eman dute aditzera, jendeak eramaten duena jasotzeko prest. Bestalde, zapatuan joateko aukerarik ez dutenek 659591607 zenbakira WhatsApp-a idatzi eta beste egun baterako hitzordua egin dezakete.