Eibar Saskibaloia Artesanos Juantxo sailkapeneko 2. postua izango du jokoan Ipuruan

Eibar Saskibaloia Artesanos Juantxo sailkapeneko 2. postua izango du jokoan Ipuruan
2024/02/09 10:40
eta kitto!
Bihar 14:30ean hasiko den norgehiagokan eibartarrek Mondragon Unibertsitatea B taldea izango dute aurrez aurre, sailkapeneko bigarren postuari eusteko borrokan. Erik Martinezek zuzentzen duen taldeak lehen faseko azken jardunaldia izango dute oraingoan eta, ondoren, Gipuzkoako 2. Mailako multzoetako onenen arteko lehia izango da, fase finalean izango den laukotea erabakitzeko.