Eibar Saskibaloia taldeak ate irekien jardunaldiak egingo ditu martxoan
2013 eta 2018 urteen artean jaiotakoek saskibaloia probatzeko aukera izango dute
2026/02/26
11:40
Ekhi Belar Errasti
Eibarren saskibaloia errotuta dago, baina kirol horrekiko zaletasuna hedatzea du helburu Eibar Saskibaloia taldeak eta, horretarako, ate irekien jardunaldiak antolatu ditu martxoaren 8, 15, 22 eta 29rako.
Bertan, 2013 eta 2018 urteen artean jaiotakoek hartu ahal izango dute parte, Ipurua kiroldegiko kantxa berdean, 17:00etatik 19:00etara egingo diren saioetan. Probatu nahi izanez gero, bertaratzearekin nahikoa izango da.