Eibar Triatloi Taldea Vianako distantzia erdiko eta estandarreko duatloian lehiatu da
Eguraldi eta giro bikainarekin aritu ziren talde eibartarreko hiru ordezkariak
2026/03/02
11:54
Ekhi Belar Errasti
Eguraldia lagun, Eibar Triatloi Taldeko hiru ordezkari Vianako distantzia erdiko eta distantzia estandarreko duatloian lehiatu ziren larunbatean, otsailak 28.
Distantzia erdiko duatloian, Aitor Fernandezek 68. postuan amaitu zuen eta Alex Higuerak ezin izan zuen proba amaitu, mina hartu baitzuen. Bestalde, distantzia estandarrean, Pablo Zabalak 21. postua lortu zuen.