Eibar Triatloi Taldeak bi ordezkari izan zituen Gasteizko distantzia erdiko triatloian

Higuerak 73. postuan amaitu zuen eta Aitor Fernandez 244. tokian
Eibar Triatloi Taldeak bi ordezkari izan zituen Gasteizko distantzia erdiko triatloian
2024/06/05 10:41
eta kitto!

Azken zapatuan EAEko hiriburuan jokatutako distantzi erdiko triatloian, Alex Higuera eta Aitor Fernandez JAZ Eibar Triatloi Taldekoek izan ziren. Garaion ia bi kilometroko igeriketa saioa egin ondoren, 90 kilometroko ibilbidea osatu zuten lautadan bizikleta gainean eta, amaitzeko, beste 20 kilometro pasatxo egin behar izan zuten Gasteizko alde zaharrean.

Higuerak 73. postuan amaitu zuen, 4:33:11ko denborarekin, eta Aitor Fernandez 244. postuan helmugaratu zen (bere denbora 5:02:36koa izan zen).