Eibar Triatloi Taldeak bi podium eskuratu ditu Sestaoko Triatloian
Iraila emaitza onekin hasi du JAZ Eibar Triatloi Taldeak. Joan den igandean, irailaren 6an, XII. Sestao Triatloia jokatu zen sprint distantzian, eta 300 parte-hartzaile inguru bildu ziren proba bertan. Eibartarrek bi podium lortu zituzten, Ugaitz Gartziak eta Kristina Ruizek euren kategorietan garaipena eskuratuta.
Ugaitz Gartzia izan zen helmugara iristen lehen eibartarra. Sailkapen nagusian 20. postuan amaitu zuen, 1:08:49ko denborarekin, eta JNM1 kategorian lehen postua lortu zuen. Jokin Amorrosta 24. izan zen sailkapen nagusian, 1:09:16ko denborarekin, eta bosgarren Sub-23 kategorian.
Beteranoen artean, Roberto Gartziak 80. postua eskuratu zuen (1:19:51), V2M kategorian 15. amaituta. Txus Sanchezek, berriz, 119. postuan amaitu zuen (1:34:11), V2M kategorian 26. izanda.
Emakumezkoetan, Kristina Ruiz izan zen nabarmenena. 1:22:04ko denborarekin, sailkapen nagusiko 18. postua lortu zuen eta V2F kategorian garaile izan zen. Idoia Uruñuelak ere proba amaitu zuen, 1:39:22ko denborarekin sailkapen nagusiko 42. postuan eta ABF kategorian 23. postuan.
Taldekako sailkapenean, JAZ Eibar Triatloi Taldeak seigarren postua eskuratu zuen, 3:37:16ko denbora metatuarekin.
Bestalde, larunbatean, irailaren 5ean, Desafío Urbión 2026 mendi-lasterketa jokatu zen. Guztira 507 atletak eman zuten izena eta 339k soilik amaitu zuten proba. JAZ Eibar Triatloi Taldeko Jonatan Alustizak 37 kilometroko distantzian parte hartu zuen, Muchachón, Laguna Negra eta Urbion tontorra bezalako guneetatik igarotzen zen ibilbidean. 6:52:22ko denborarekin amaitu zuen proba∫, sailkapen nagusian 199. eta Veterano A kategorian 66. postua lortuta.