Eibar Triatloi Taldeak ordezkaritza zabal izan zuen Lekeitioko proban
13 kiderekin hartu zuen parte JAZ Eibar Triatloi Taldeak Lekeition. Eguna borobiltzeko, gainera, emakumezkoen kopurua ere ez zentxikia izan, bost ordezkarirekin. Euskal Zirkuitoko proba mitikoenetakoan parte-hartze handia izan da oraingoan ere, 100 emakumezkotik gora izan zirela bertan.
Eibartarran postuak honakoak izan ziren: emakumezkoetan, Cristina Ruiz (57. postuan), Jone Gomez (76), Nerea Ziaran (82), Elene Molina (95) eta Alaitz Ibarrola (96); eta gizonezkoetan, Ugaitz Gartzia (43. postuan), Jokin Amorrosta (96), Iñigo Gaston (178), Roberto Gartzia (180), Jesus Sanchez (286), Kepa Marquez (305), Alberto Agirre (306) eta Adrian Galan (312). Lortutako postu horiekin, Cristina Ruiz V1 kategorian eta Ugaitz Gartzia jubeniletan seigarrenak izan ziren, eta Alberto Agirre bederatzigarren V3 mailan.