Eibar Triatloi Taldeko hainbat kide izan ziren X. Getariako Triatloian
Joan den larunbatean, maiatzak 23, X. Getariako Triatloia – Garbigras Saria ospatu zen sprint distantzian. Eibar Triatloi Taldeko hainbat kide izan ziren bertan, beste 380 atleta ingururekin eta giro eguzkitsu eta beroarekin (24 graduko giro-tenperatura zegoen eta ura 17,4 gradutan).
Eibartarrei dagokienez, gizonezkoetan Ugaitz Gartzia izan zen azkarrena, 1:03:06 denborarekin 20. postuan sailkatuta, 6. junior mailan; Jokin Amorrosta 65. postuan iritsi zen, 12. postuan 23 urtez azpikoetan; Ander Telleria 120. postuan; Roberto Gartzia 141. postuan; Aitor Fernandez 182. postuan; Oscar Frias 194. postuan; Jesus Sanchez 242. postuan; eta Alberto Aguirre 243. postuan.
Emakumezkoetan, Kristina Ruiz 35. izan zen eta 3. beteranoen kategorian; eta Idoia Uruñuela 93. postuan iritsi zen helmugara.





