Eibar Triatloi Taldeko kideak zenbait probatan ibili dira asteburuan
Asteburu bizia izan da Eibar Triatloi Taldearentzat. Hiru lasterketa jokatu dira eta han eta hemen izan dira atleta eibartarrak, taldearen maillota modu duinean defendatuz.
Larunbatean, martxoak 7, Bilbo 10K lasterketa jokatu zen 3.705 parte-hartzailerekin. Tartean Eibar Triatloi taldeko Oscar Fria egon zen eta 306. postuan amaitu zuen 39:26 denborarekin.
Igande goizean bi probatan aritu ziren eibartarrak. Arnedon (Errioxa) Atom Isasa Trail Xtrem lasterketa jokatu zen eta Jonatan Alustiza 16 kilometroko distantzian lehiatu zen. 1:23:02 behar izan zituen kilometro horiek egiteko eta sailkapen orokorreko 29. postuan amaitu zuen, 5. beteranoen mailan.
Añorgan, bestalde, Ugaitz eta Robeto Gartzia egon ziren beste 155 atleten artean. Ugaitzeko zulatua izan zuen bizikletan eta, konpondu ondoren, sailkapen orokorreko 106. postuan amaitu zuen, 6. gazteen mailan (1:27 denborarekin). Robertok denbora gutxiago behar izan zuen proba amaitzeko, 1:13, eta sailkapen orokorreko 64. postuan amaitu zuen, 2. beteranoen mailan.