Eibar Triatloiak zazpi ordezkari izan zituen Getariako sprint distantziakoan
Euriak proba baldintzatu zuen
2024/05/22
10:43
eta kitto!
Aurreko asteburuan Getarian jokatutako euskal triatloi zirkuituko proban Jaz Eibar Triatloiko zazpi atleta izan ziren parte hartzen. Sprint distantzian jokatzen den proba erdialdean bota zuen euriak baldintzatu zuen.
Emakumezkoetan, Cristina Ruiz 56. postuan helmugaratu zen, V1 bere mailako zortzigarren izateko; Idoia Uruñuelak, berriz, ezin izan zuen proba amaitu.
Gizonezkoetan, Ugaitz Gartzia 43. izan zen proban (jubenil mailan seigarren sailkatzeko) eta atzetik sailkatu ziren Roberto Gartzia (185), Jesus Sanchez (269) eta Alberto Aguirre (279), azken hori bosgarren izateko V3 kategorian; Iñigo Gaston, berriz, deskalifikatu egin zuten.
Asteburu honetan Mutrikuko triatloia izango dute zain Jaz Eibar Triatloi taldekoek.