Eibar100 trail erronka antolatu dute maiatzaren 17 eta 18rako
Lehiakorra izango ez den, ezta mendi-lasterketa ere, proba antolatu du Kalamua Korrikalari Taldeak hemendik hilabete baterako. Eibar100 erronka sei etapatan banatu dute, bakoitza 15 eta 18 kilometro arteko luzerakoak, guztira aipatutako 100 kilometro horiek betetzeko moduan. Erronka maiatzaren 17ko (barixakua) 22:00etan hasiko da eta hurrengo eguneko, maiatzaren 18ko, arratsaldeko 19:00etan amaitzeko. Guztira, beraz, 21 orduko epean bete beharko dute Eibar inguruko mendi garrantzitsuenak hartuko dituen ibilbide hori: tartean izango dira Kalamua, Urko, Egoarbitza, Galdaramiño...
Eibarko Klub Deportiboaren 100. urteurreneko egitarauaren parte izango den proban parte hartzeko izen-ematea apirilaren 30ean amaituko da. Arautegia, etapei buruzko informazio guztia eta izen-emateko galdetegia helbide honetan dituzue: https://www.deporeibar.com/mendia/eu/eibar100-trail/