Eibarko 1969ko Kintadaren bazkaria apirilaren 13an "Unzaga Plaza" hotelean

Taldea dute Facebooken 'Eibar 1969' izenarekin
Eibarko 1969ko Kintadaren bazkaria apirilaren 13an "Unzaga Plaza" hotelean
2024/03/08 10:09
eta kitto!

Abian da Eibarren aurten egingo den ohiko kintada. Kasu honetan 1969an jaio ziren eta, beraz, 2024an 55 urte bete dituzten edo beteko dituztenak dira bilduko direnak. Aurreko "kedada" 2019an egin zuten, pandemiaren aurretik. Orain, bost urte geroago, berriro elkartzeko asmoa dute.

Ekitaldia datorren apirilaren 13an, zapatuan, egingo dute, orain dela bost urtekoa baino egitarau xumeagoarekin eta "Unzaga Plaza" hotelean egingo den bazkari batekin. Hala ere, ezustekorentzako tartea lagatzen dute antolatzaileek: “Bat edo beste... eroriko da”. Diotenez, laster emango dute sarrera/izen-ematea egiteko kontu-zenbakiaren berri. Eta gogoratu nahi dute Facebooken daudela, "Eibar 1969" bezala.