Eibarko 2026ko Koko-dantzak otsailaren 7an ospatuko dira
Kezka Dantza Taldeak eta Eibarko Klub Deportiboak jakinarazi dutenez, otsailaren 7an izango dira 2026ko koko-dantzak Eibarren. Goizeko 9:00etan hasiko dira lehen agerraldiak Errebalen, eta ondoren baserrietako koko-eskea egingo da Otaola eta Mandiola auzoetan, 10:00etatik 14:00etara. Jarduera hau Ipurua, Otaolaerdikoa, Sosola, Sosolabarri, Aritxuluetabarri eta Arrajola baserrietan egingo da.
Arratsaldean Eibarko kaleetan kalejira egingo da, Eibarko Klub Deportibotik abiatuta. 18:45ean Toribio Etxebarrian elkartuko dira koko-mokoak, Mauxitxa txarangaren laguntzaz dantzak eta kantuak eginez, eta kalejira hasi ondoren erdi-guneko kaleetan barrena joango da, eta Deportiboan bukatuko da, 21:00etan azken koko-dantzak eta kantuekin.
Koko-dantzetan parte hartzea irekia da, eta horretarako entsegu irekia egingo da otsailaren 5ean, ostegunean, 19:30etan Errebal plazan, arratsaldeko kalejiran parte hartu nahi duten guztientzat.
Argazkien kredituak: Koko-dantzak 2025. Felipe Loiola – Kezka dantza taldea CC-BY-SA