Eibarko 22 odol-emailek diploma eta oroigarria jaso dituzte
Debagoiena eta Debabarrenako Odol Emaileek urteko batzarra egin dute asteburuan (domekan, hilaren 27an) eta, betiko lez, batzarrarekin batera omenaldia egin zitzaien urteetan odola ematen duten boluntarioei. Untzaga Plaza hotelean denak elkarrekin bazkaldu aurretik, 25 eta 50 aldiz odola eman dutenei, herrika antolatuta, diploma eta oroigarria banatu zieten Gipuzkoako Odol Emaileen Elkarteko ordezkariek. 25 aldiz odola emateagatik omendutako eibartarrak (22 guztira) Aitor Agirre Santa Cruz, Andres Bereziartua Gorospe, Jose Antonio Blanco Garcia, Enrike Zialzeta Alberdi, Jose Manuel Corrales Kortaberria, Nerea Elizondo Jambrina, Mª Izaskun Iriondo Bergara, Jose Ramon Moya Martinez, Carlos Piñeiro Gonzalez, Juan Pablo San Roman Gutierrez eta Lucia Simon Sanchez izan ziren eta 50 aldiz odola emateagatik, berriz, Jose Antonio Alberdi Agirrebeña, J. Miguel Benito Bernini, Iñaki Kruzelaegi Santillan, Ramon de los Santos Martinez, Alberto Etxebarria Gaztelu-urrutia, Juan Higuera Rubio, Clemente Hurtado Delgado, Oscar Lasa Maitre-Jean, Angel Motrel Moya, Jorge Perez Jauregi eta Luis Mari Saez Aliende omendu zituzten. Argazkiak ikusteko hemen klikatu.