Eibarko 24 establezimenduk hartuko dute parte bihartik aurrera Neguko Aukeren Azokan
2017/02/15
14:08
eta kitto!
Eibar Merkataritza Gune Irekiak, Eibarko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin antolatuta, Neguko Aukeren Azoka egingo da hurrengo egunetan, eguen, barixaku eta zapatuan (otsailak 16, 17 eta 18), Toribio Etxebarria kalean. Lehen bi egunetan 10:00etatik 20:00etara zabalduko dute eta zapatuan, berriz, goizez bakarrik, 11:00etatik 14:00etara. Guztira 24 establezimenduk hartuko dute parte beherapenen azokan, betiko moduan euren produktuak merke-merke eskaintzeko: Burbujas y Más, Calzados Rosa Domínguez, Casamanía, Cedry, Doroti, Farmalur, Gratzina, Guby Mutilak, Guby Neskak, Ikusimakusi, KhloeBaby Shop, Kolorete, Kopiña, Leder, Lide, No Comment, Nona, Ttiki, Txukuna, Vieco eta Xare. Horrekin batera, Federopticos Igmar, Oskarbi Oinetakoak eta Askasibar Intersport dendek ere azokarekin bat egingo dute, baina kalean postua jarri biharrean betiko lekuan, hau da, dendetan egingo dituzte eskaintza bereziak.
"Erosketak egiterakoan ere aukeratu euskera!"
Bestalde, aurreko edizioetan bezala, …eta kitto! Euskara Elkarteak "Euskeraz Primeran!" egitasmoaren barruan prestatutako "Erosketak egiterakoan ere aukeratu euskera!" ekimena jarriko du martxan azoka egunetan. Euskerarekin hartzen duten konpromisoaren truke erosketa-poltsa bat jasoko dute mahaira hurbiltzen direnek. Eguenean 10:30etik 12:30era eta 17:30etik 19:00etara egongo dira ...eta kitto!-ko kideak, barixakuan 10:30etik 12:30era, eta zapatuan 11:30etik 13:00etara. Parte hartzen dutenen artean Eibar Merkatalgune Irekiaren eskutik 100 euroko erosketa-txartela zozketatuko da zapatuan azokan bertan, 13:00etan.