Eibarko 31 gimnastak hartu dute parte Gipuzkoako I. Benjamin Topaketan
Nora Eizagirre 4. izan zen Leioan jokatu zen Sakoneta Torneoan
2026/03/02
15:58
Ekhi Belar Errasti
Igandean, martxoak 1, Gipuzkoako I. Benjamin Topaketa egin zen Ipurua kiroldegian. Bertan, Ipurua klubeko 31 lagunek hartu zuten parte, gimnasia erritmikoak herrian duen harrobiaren erakusgarri.
Atzo ere Sakoneta Torneoa jokatu zen Leioan eta, Ipuruakoen aldetik, Nora Eizagirrek 4. postua eskuratu zuen.