Eibarko 63 haur izan ziren Gipuzkoako Eskolarteko Finalistaren Egunean

Irunen egin zen, urriaren 26an, eta mendizaleek 7 km-ko ibilbide zirkularra egin zuten
Eibarko 63 haur izan ziren Gipuzkoako Eskolarteko Finalistaren Egunean
2025/10/30 12:10
eta kitto!

Gipuzkoako Eskolarteko Finalistaren Eguna ospatu zen joan den igandean, urriak 26, Irunen, eta Eibarko 63 haurrek hartu zuten parte bertan. Ekitaldian, Erlaitz mendi taldeak Gipuzkoako Mendizale Federazioarekin elkarlanean antolatuta, mendizaleek 7 km-ko ibilbide zirkularra egiteko aukera izan zuten.

Eguna euri-zaparraden mehatxupean hasi arren, azkenean ez zuen euri larregirik egin eta parte-hartzaileek arazorik gabe burutu ahal izan zuten aurreikusitako ibilaldia. Amaieran, bertaratu zirenei hamaiketakoa eta opariak banatu zizkieten eta giro paregabean amaitu zuten eguna. Hemen dago argazki-bilduma.

Hurrengo irteera azaroaren 16an egingo da: Villabona – Oindolar (435 m) kanaletatik. Hemen duzue umeen irteeren egutegia.