Eibarko 94 emakumek hartu zuten parte atzoko Lilatoian

Mugimendu feministak sortu zuen Lilatoia, emakumeek espazio publikoa hartzeko helburuarekin. Atzokoa 35. edizioa izan zen.
Eibarko 94 emakumek hartu zuten parte atzoko Lilatoian
2025/02/24 11:37
eta kitto!

5.322 emakumezkok amaitu zuten atzo Donostian jokatutako Lilatoia, modu horretan beste marka bat ezarriz. 5 kilometroko proban Itziar Ibarbia alkizarra izan zen lehenengoa helmugaratzen, 18 minutu eta 33 segundoko denborarekin. Atletico San Sebastianek antolatzen duen 35. edizioko dortsalaren euro solidarioa Gipuzkoako Minbiziaren Aurkako Elkartearentzat izango da. Probaren amaieran, azken urteetakoei jarraituz, izan zen ohiko lilapotean parte hartzera animatu zirenak ere.

Eibartik 94 emakumek hartu zuten parte. Eibartarren artean Olga Herrero Garcia izan zen lehenengoa (88. postua lortu zuen); Ainara Barrenetxe Santas bigarren (145. postua) eta Veronica Barrio Crespo hirugarren (317. postua). Jakina denez, mugimendu feministak sortu zuen Lilatoia, emakumeek espazio publikoa hartzeko helburuarekin, eta aldarrikapen hori oso presente egon zen lasterketa guztian zehar

Eibartarren zerrenda eta sailkapena daukazue jarraian: