Eibarko ahozko ondareari buruzko bideoa interneten ikusgai

Eibarko ahozko ondareari buruzko bideoa interneten ikusgai
2014/01/07 00:00
eta kitto!

Ahotsak.com eta Badihardugu elkarteek Eibarko ahozko ondareari buruzko bideo laburra egin dute, Eibarko jende nagusiaren kontakizunak eta aintzinako eta gaur egungo Eibarko argazkiak tartekatuta. Gure herriaren iragana gogoratzeko aukera paregabea eskaintzen du lanak. Bideoa Ahotsak.com webgunean eta Ahotsak-en Youtubeko kanalean ikus dezakezue.