Eibarko aniztasuna jasotzen eta ezagutarazten duen proiektua aurkeztu dute
2020/11/25
18:19
eta kitto!
‘Eibarren aniztasuna irakasgai’ proiektua burutu du Badihardugu Euskara Elkarteak, Eibarren Akebai herri plataformaren eta Eibarko Udalaren laguntzarekin. Herriko ikastetxeetako aniztasuna jasotzea eta ezagutaraztea du helburu egitasmo honek eta, horretarako, atzerritako hizkuntzak dakizkiten 10 ikasle eta jatorri ezberdinetako 10 guraso elkarrizketatu dituzte. Hala, hainbat hizkuntza eta kultura ezagutzeaz gain, euskarak integrazio hizkuntza gisa duen balioa ere nabarmenduko da.
Ikasleekin eta gurasoekin izandako elkarrizketak bideoan grabatu ditu Badiharduguk eta ‘101 ele’ proiektuaren webgunean daude ikusgai. Gainera, ikasketa materialak prestatu dituzte gaia ikastetxeetan landu ahal izateko eta ‘Ahotsak ikasgelan’ egitasmoaren webgunean daude eskuragai.
https://www.youtube.com/watch?time_continue=52&v=_PJ-Lnyylek&feature=emb_logo