Eibarko Armagintzaren Museoak jarduera bereziak antolatu ditu Eibarko sorreraren 675. urteurrenaren harira
2021/02/04
11:26
eta kitto!
Eibarko sorreraren 675. urteurrena beteko da bihar eta, horren harira, Eibarko Armagintzaren Museoak hainbat jarduera berezi prestatu ditu herritarrentzat. Eibarren sorrerari buruzko bideo bat prestatu du. Javier Elorzak idatzitako Eibar: orígenes y evolución, s.XIV al s.XVI liburua eta Xabier Untzetabarrenetxearen marrazki originala oinarri, Leire Kareagak prestatu ditu bideorako irudiak. Bideoa eta irudiak Museoaren harreran egongo dira ikusgai otsailean. Gainera, Armagintzaren Museoko sarrera dohainik izango da hilabete osoan zehar.
1346ko otsailaren 5ean sortu zen Eibar, Gaztelako Alfontso XI.ak emandako herri-agiriari esker. Hiriaren jarduera industrialak bereizi du beti Eibar. Hasierako errotak eta burdinolak ferramenteria bihurtu ziren pixkanaka, eta haiek eibartar armagintzaren sorrera eragin zuten. Lehenengo fabrika eta tailerrak industria handiak bihurtu ziren geroago, eta horrela sortu zen Eibarko armagintza tradizioa. XX. mendean zehar, fabrika askok ekoizpen sistema aldatu zuten eta beste produktu berri batzuk ekoizten hasi ziren. Marka hauek gaur egun ere erabiltzen ditugu eta oso ezagunak dira: Alfa, Orbea, El Casco… Eibar armagintzaren arloan mundu mailako erreferentzia da oraindik, eta bertan ekoizten eta esportatzen diren objektuek kalitate ezinhobea daukate.