Eibarko asanblada antifaxista sortu dute
Eibarko asanblada antifaxista sortu dute. Sare sozialetan zabaldu dutenez, azken boladan kaleetan, sare sozialetan eta erakundeetan hedatzen ari diren ideia zein jarrera erreakzionarioak, matxistak zein arrazisten aurrean erantzuteko helburua du asanbladak. Modu berean, gure gizartean -eta bereziki gazteen artean- hedatzen ari den ikuspegi arrazista, matxista, homofobikoa, klasista eta euskarafoboarekiko kezka azaldu dute.
Ideia hauek normalizatu ezin direla sinetsirik, herritarren artean faxismoaren aurkako kontzientzia hedatu eta erantzun antolatu bat egiteko sortu da Eibarko Asanblada Antifaxista.
Lehen ekintza gisa, egitaraua antolatu dute abenduaren 20an (zapatua) Eibarko Gaztetxean. Egitarauak hitzaldia, bazkaria, umore bakarrizketa, kontzertuak, akustikoa eta DJ-a barnebiltzen ditu.
Gauzak horrela, borroka antifaxistara batzeko deia egin dute.