Eibarko Asola Berrik Neguko Bola hiru-txirlo txapelketaren hasiera hartuko du

Eibarko Asola Berrik Neguko Bola hiru-txirlo txapelketaren hasiera hartuko du
2023/12/14 13:03
eta kitto!
Guztira lau jardunaldi izango dituen Neguko Bolak txapelketa zapatu honetan hasiko da Asola Berriko bolatokian, 17:00etan abiatutako tiraldiarekin. Beste hiru jaurtialdiak Markina-Xemeingo Lauzirikan (abenduaren 29an, 19:00etan hasita), Elgetako bolatokian (urtarrilaren 12an, 22:00etatik aurrera) eta Markina-Xemeingo Barinagan (urtarrilaren 10an, 17:00etan hasita) jokatuko dira. Tiraldi bakoitzean parte hartzeko izen-ematea bost euro balioko du eta sei sari banatuko dira guztira, bost dirutan eta seigarrenerako ustekabearekin.