[BIDEOA] Eibarko bankuak ortzadarraren koloreekin margotzen dihardute
2022/06/07
13:12
eta kitto!
Maiatzaren 17a LGTBI+ fobiaren aurkako Nazioarteko eguna izan zenez eta ekainaren 28a LGTBI+ Harrotasunaren Nazioarteko eguna denez, iaz bezala, egun tarte horretan, herriko banku batzuk ortzadarraren koloreekin margotuzeko gonbitea egin dute Berdintasun Zerbitzua-Andretxeatik, ekintza parte-hartzaile baten bidez.
Andretxeatik adierazi dutenez, “ekintza honen helburua LGTBI+ eskubideak giza-eskubideak gisa aldarrikatzea eta Eibar LGTBI+fobiarik gabeko hiri gisa ikusaraztea da”. Hori dela eta, banku horiek urte osoan auzo guztietan egotea da asmoa.
Egun eta ordutegi hauetan margotuko dira bankuak (euriagatik aldaketak egon daitezke):
ASTELEHENAK: ekainak 13 eta 20 (9:30 – 12:30).
ASTEARTEAK: ekainak 7 (9:30 – 12:30).
ASTEAZKENAK: ekainak 22 (9:30 – 12:30).
OSTEGUNAK: ekainak 9, 16 eta 23 (9:30 – 12:30).
OSTIRALAK: ekainak 3 eta 10 (15:30 – 18:30), ekainak 17 (9:30 – 12:30).
Informazio gehiago jasotzeko edota parte hartzeko andretxea@eibar.eus helbidera idatzi edo 688 853 440 / 943 543 938 telefonoetara deitu daiteke.