Eibarko Baso Biziak taldeak zapatuan egingo duen zuhaitz-landaketan parte hartzera deitu ditu herritarrak

Eibarko Baso Biziak taldeak zapatuan egingo duen zuhaitz-landaketan parte hartzera deitu ditu herritarrak
2023/11/29 10:15
eta kitto!
Zapatuan, abenduaren 2an, zuhaitz-landaketa egingo du Eibarko Baso Biziak taldeak, eta herritarrei parte hartzeko gonbidapen zabala egin dute. Landaketa Eibarko Baso Biziak elkartearen lursailetan egingo da, Haritzbakarraga mendi inguruetan, eta esan dutenez, “irteera egunean gure lur sailen berri jasotzeko aukera ere izango da”. Landaketa egitera 09:30ean irtengo dira, Sautsiko (Saratsuegiko) parketik. Gaineratu dutenez, “lurrak eta zuhaitzak baditugu, lan indarra falta zaigu, zuen laguntzaren beharra daukagu basoak berreskuratzeko, animatu!”. Izena emateko, e-maila bidali behar da eibarkobasobiziak@gmail.com helbidera, izen-abizena, adina eta telefono zenbakia zehaztuz.

URA: Ekarri etxetik.

JANARIA: Hamaiketakoa gure kontu.

ARROPA ETA OINETAKOAK: Mendiko edo ur botak eta arropa erosoa, eta euri arropa badaezpada.

ESKULARRUAK ETA TRESNAK: Gure kontu.

IRAUPENA: Etxera itzuliko gara bazkaltzera.