Eibarko duatloilariek Zizurkilgoan debutatu zuten
Jaz Eibar Triatloi Taldeko lau ordezkari izan ziren bertan
2024/04/25
13:09
eta kitto!
Jaz Eibar Triatloi taldearentzat berria zen esprint distantziako Zizurkilgo duatloia jokatu zen aurreko asteburuan, eta bertan lau ordezkari izan ziren parte hartzen. Euretako batek, gaineran, Gipuzkoako txapela jantzi zuen beterano V2 mailan: Roberto Gartziak 82. postuan amaitu zuen, 1:06:10eko denborarekin.
Sailkapen orokorrari dagokionez, Jokin Amorrosta aurretik helmugaratu zen, 72. postuan, 1:05:16ko denborarekin. Iñigo Gastonek 1:15:58ko denbora egin zuen, 121. postuan sailkatzeko. Eta Idoia Uruñuelak 50. tokian amaitzea lortu zuen: bere denbora 1:31:17koa izan zen.