Eibarko EAJ-PNVk alderdiaren kontra herrian margotu dituzten esaldien inguruko salaketa egin du
2019/09/30
13:17
eta kitto!
Eibarko EAJ-PNVk alderdiaren eta euren bozeramaile Josu Mendicuteren kontra barixaku gauean herriko hainbat tokitan margotuta agertu diren esaldien harira salaketa egin du. Esandakoaren arabera, “ez da lehen aldia, azken hileotan horrelakoak Sansaburun, Txaltxa Zelaian eta Legarren errepikatu dira eta. Horrelako ekintzekin Eibarko elkarbizitza demokratikoa asaldatu nahi dute”. Mendicutek berak Twitterren idatzi duenez, “ni kritikatzea nahi badute nahi beste kritikatzeko, baina horrelako zikinkeriak euren etxean, eta ez denonak diren tokietan egiteko”. Jeltzaleek ez dute baztertzen gaia gaurko Udalbatzera eramatea, “alderdi guztiek horrelako eraso pertsonalak gaitzesteko”.