Eibarko EH Bilduk ikasturte politikoko lehen herri batzarra egingo du hilaren 22an
Udalaren egungo egoeraz eta etorkizunaz hitz egingo dute Bilgunean, 19:00etan. Herritarrei parte hartzeko deia egin diete.
2026/10/14
10:46
Irati Alvarez Malaxetxebarria
Ikasturte politiko berriari begira jarri da Eibarko EH Bildu, eta lehen herri batzarra egingo du urriaren 22an, eguenean.
Bileran, Eibarko Udalaren egungo egoeraz eta etorkizunaz hitz egingo dute. Batzarra 19:00etan izango da, Bilgunean.
EH Bilduk herritarrei parte hartzeko deia egin die.