Eibarko emaitzak jakin bezain laster webgune honetan kaleratzen joango gara

Eibarko emaitzak jakin bezain laster webgune honetan kaleratzen joango gara
2023/07/23 21:00
eta kitto!
Gorabehera handirik gabe egin dira Espainiako Gorteetarako hauteskundeak. Iluntzeko 20:00etan itxi dira hauteslekuak eta une honetan botoak zenbatzen ari dira. EIBARKO EMAITZAK JAKIN BEZAIN LASTER HORIEN BERRI EMATEN JOANGO GARA, WEBGUNE HONETAN. Hego Euskal Herriko lurralde guztietan egin du behera parte hartzeak, 2019ko hauteskundeekin alderatuz gero: 18:00etako datuen arabera, erroldaren %48,03k (%7,07 gutxiago) eman du botoa. Gipuzkoan 287.943 lagunek, %52,82k (%3,99 gutxiago) eman dute botoa, Bizkaian 464.763 lagunek, %53,39k (%5,38 gutxiago), Araban 120.372 lagunek, eta Nafarroan 249.309 lagunek, %51,72k (%4,74 gutxiago). Hego Euskal Herriko 2,3 milioi lagunek izan dute hauteskunde hauetan botoa emateko eskubidea, eta horietatik 249.723k posta bidez egin dute. Denera, herritarrek 23 diputatu eta hamasei senatari aukeratuko dituzte.