Eibarko Ernaik antolatutako bertso-saioa egingo da gaur 18:00etan Depor tabernan
Irune Basagoiti, Julen Olaizola eta Egiar Otegi bertsolariak arituko dira.
2025/12/26
11:40
Silbia Hernandez Arrazola
Eibarko Ernai gazte antolakundeak bertso saioa antolatu du gaurko (abenduak 26, barixakua), Independentziara Eguna ospatzeko. Arratsaldean, 18:00etan hasiko da, Depor tabernan (beheko pisuan), Irune Basagoiti, Julen Olaizola eta Egiar Otegi bertsolariekin. Gai-jartzailea Enora Sistiaga izango da. Bertso-saioaren ostean luntxa egongo da.